Georges Lacombe (1879-1947) euskaltzain osoa izan zen eta bizitza osoan grina berezia izan zuen Euskal Herriko historia, kultura eta hizkuntzari buruzko liburuak eta dokumentuak biltzen, bilduma zinez garrantzitsua sortu arte. Hura hil zenean Telesforo Monzonek eta Maria Josefa Ganuzak erosi zuten eta gaur egungo jabea Olaso Dorrea Fundazioa da. Bilduma osoa bitan banatzen da, biblioteka eta artxiboa. Aplikazio honen bitartez artxiboan bildutako dokumentu guztien kopia digitalerako sarbidea duzu, Olaso Dorrea Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean egin duten bide luzearen urrats berri bati esker, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz.
Bilduma zuhaitza
-
02 - Georges Lacombe artxiboa
(654)
- 01. [Artxu-Doucarrou funtsa] (5)
- 02. Louis-Lucien Bonaparteren artxiboa (105)
- 03. Pierre Broussainen artxiboa (9)
- 04. Jean-Baptiste Darricarrereren artxiboa (12)
- 05. Edward Spencer Dodgsonen gutundegia (47)
- 06. Wilhelm J. Van Eiysen artxiboa (92)
- 07. Georges Lacomberen artxiboa eta gutundegia (48)
- 08. Hugo Schuchardten lanak (RIEV) (39)
- 09. Georges Lacomberen lanak (99)
- 10. J. Salaberri Ibarlakoaren artxiboa (23)
- 11. Joseph Augustin Xahoren artxiboa (22)
- 12. Urtubia etxeko artxiboa (41)
- 13. Julien Vinsonen artxiboa (54)
- 14. Askotariko gutunak (6)
- 15. Askotariko lanak (12)
- 16. Askotarikoak euskaraz (23)
- 17. Silvain Pouvreauren lanen kopiak (6)
- 18. Bertsoak: eskuizkribuak eta inprimatuak (11)
